Egin bat proiektuarekin |
Heztea ez da soilik irakasleen erantzukizuna, baizik eta baita familiena, aisialdiko begiraleena eta sare sozialetan parte hartzen dugun heldu guztiona ere.
Guztion erantzukizuna da. #SomosMás mugimenduan, beren gazteekin proiektuan parte hartuz ekimenari ahotsa jartzen dioten pertsona guztiei laguntzen diegu.

Prestakuntza-materiala |
Zabaldu gure proiektua ikasgelan, etxean edo elkartean. Partaidetza- eta zailtasun-maila desberdineko hiru estrategia eskaintzen dizkizugu sare sozialetan gorrotoaren diskurtsoa saihesteko.

Maila Aurreratua
Rol bidezko karta-jokoa, gorrotoaren diskurtsoa darabilen sare sozial bat simulatzen duena
Gure gizarte sareetan eta gure eguneroko bizitzan nonahi aurki daitekeen gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko helburuarekin, honelako jardunak antzematen eta borrokatzen lagundu nahi dizuegu, gizarte sareetan zuen eskubideak urratu ez daitezen.

Salba dezagun Unibertsoa
Hemen aurkituko duzu ordenagailurako eta smartphone-erako jokoaren bertsioa. Segi ikasten jolasean ari zaren bitartean!
Bideo lehiaketa |
14 eta 20 urte artean badituzu eta Espainian bizi bazara, bila itzazu 2 edo 3 lagun eta parte hartu Somos Más erakundearen bideo lehiaketan. Grabatu 2 minutura arteko bideo bat Smartphone batekin eta bidali ezazu 2021eko urtarrilaren 22a baino lehen somosmasconcurso@gmail.com helbidera. #Emanbuelta gorroto diskurtsoei eta sari teknologiko zoragarri bat irabazi ahalko duzu. Kontsultatu lehiaketaren oinarriak hemen.
Are gehiago lagunduko dizugu |
Dokumentazio gehiago behar baduzu prestakuntza eskaintzeko, jarri gurekin harremanetan: