#SomosMás, errespetuaren eta aniztasunaren aldeko ekimena |

Europako Kontseiluak berak garbi utzi du beharrezkoa eta lehentasunezkoa dela estatu kideek neurri egokiak hartzea era horretako gertaerei muga jartzeko eta bide estrategiko komunei ekiteko. Azken urteotan Internetek izan duen garapenak beste bide bat eskaini die belaunaldi berriei diskurtsoak sortzeko, adierazteko eta elkartzeko.

Gazte eta helduek beren egin dute ekimena.

Gure helburua da gazteek konpromiso aktiboa hartzea indarkeriazko erradikalizazioa eta gorrotoaren diskurtsoa desagerrarazteko, konpromiso hori era horretako adierazpenen aurkako gizarte-mugimendu zabal baten hazia izan dadin.

Sare sozialak + gazteak + Gorrotoaren diskurtsoa |

Loading...

Maiz egiten diren galderak |

Ekimenari buruz

Gorrotoa eta indarkeriazko erradikalismoa gaur egungo erronka garrantzitsuenetako bi dira, ez bakarrik Europan, baizik eta baita mundu osoan ere. Europako Kontseiluak berak garbi utzi du beharrezkoa eta lehentasunezkoa dela estatu kideek neurri egokiak hartzea era horretako gertaerei muga jartzeko eta bide estrategiko komunei ekiteko.

Hain zuzen ere, helburu hori du «Gorrotoaren eta (indarkeriazko) erradikalismoaren aurka, #GehiagoGara» kanpainak; alegia, gorrotoaren diskurtsoaz eta indarkeriazko erradikalizazioaz ohartaraztea eta haiekiko sentsibilizatzea. Hauekin elkarlanean antolatu da: Justizia Ministerioa; Barne Arazoetako Ministerioa (Segurtasuneko Estatu Idazkaritza eta CITCO); Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa (CNIIE); Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa (Immigrazioko eta Emigrazioko Idazkaritza Nagusia eta OBERAXE); Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa (Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Estatu Idazkaritza); Aware sarea (Alliance of Women Against Radicalization and Extremism); FeSP-UGT, Aula Intercultural proiektuaren bidez; Jóvenes y Desarrollo GKE; eta Google, «YouTube sortzaileak aldaketa sozialen alde» ekimen orokorraren bidez.

#GehiagoGara bi lan-ardatz nagusitan banatzen da:

1. Prestakuntza: tailerrak egiten dira herrialde osoko eskola eta ikastetxeetako 28.000 gazterentzat baino gehiagorentzat, eta, tailer horietan, hezkuntza-materiala eta rol-jokoak garatzen dira, ikasle, guraso eta irakasleek proiektua hobeto uler dezaten.

2. Sentsibilizazioa: komunikazio-kanpaina bat ere badago; haren barruan, besteak beste, sortzaileekin elkarlanean jardungo da, eta 2018tik aurrera mezu positiboak zabalduko dituzte argitaratuko dituzten bideoen bidez.

Alderdi guztiek lagundu dute proiektua gauzatzen. Ekarpen finantzarioa Google.org-k egin du, eta Gehiago Gara kanpainaren ikusizko nortasuna, edukiak eta materiala garatzera bideratu da.

Guztiei eman nahi diegu aukera parte hartzeko eta gorrotoaren eta erradikalismoaren aurka gehiago garela adierazteko. Horretarako, irudikatu «Gehiago gara» kontzeptua («+1») esku-ahurrean eta partekatu argazkia, bideoa edo GIF fitxategia #yomesumo traol-hitzarekin; edo, bestela, erabili proiektuaren webgunean dauden GIF fitxategiak eta baliabideak mezua zabaltzeko.

Gazteek ez ezik, gizarte osoak ere (erakundeak, beste instituzio batzuk, adituak, etab.) ekimena onartzea espero dugu, baita erronka orokorrez ohartarazteko eta haiekiko sentsibilizatzeko tresna gisa erabiltzea ere, hala nola arrazismoa, xenofobia, erradikalizazioa, sexismoa eta homofobia.

Gure ustez, sortzaile horiek gorrotoaren diskurtsoaren aurkako borrokarekin sentsibilizatuta eta konprometituta daude, eta guztiek dute zer esan, dauden tokian daudela. Horretaz gain, haien partaidetza oso lagungarria izango da mezua gizartera zabaltzerakoan; bereziki, gazteen artean.

#GehiagoGara kanpaina hauekin elkarlanean egiten da: YouTube, Espainiako Gobernua (hain zuzen ere, hauen bidez: Justizia Ministerioa; Barne Arazoetako Ministerioa [Segurtasuneko Estatu Idazkaritza eta CITCO]; Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa [Hezkuntza Berrikuntza eta Ikerketarako Zentro Nazionala]; Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa [Immigrazioko eta Emigrazioko Idazkaritza Nagusia eta OBERAXE]; eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa [Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Estatu Idazkaritza, Emakumearen eta Aukera Berdintasunaren Institutuaren eta INJUVEren bidez]); Aware sarea (Alliance of Women Against Radicalization and Extremism); FeSP-UGT (Aula Intercultural); eta Jóvenes y Desarrollo GKE.

Pertsona guztiei eman nahi diegu aukera parte hartzeko eta lasai esateko: “Gehiago Gara gorrotoaren eta erradikalismoaren aurka”. Horretarako, atera autoargazki bat, bira ezazu, karga ezazu #DaleLaVuelta eta #SomosMás traol-hitzak erabilita eta jo erronka lagunei; guztion artean, sare sozialetako portaera aldatuko dugu.

Ez dugu ematen era honetako proiektuetan egiten diren inbertsioen xehetasunik.

#GehiagoGara mugimenduko eragile guztiok egin nahi dugu gorrotoaren eta indarkeriazko erradikalizazioaren aurka, eta uste dugu lan garrantzitsua egin dezakegula gazteak kontzientziatzen eta sentsibilizatzen, era horretako gertakariak saihesteko eta tolerantzia, errespetu eta sareko integrazio handiagoa sustatzeko.

Gure ustez, era horretako ekimenak oso garrantzitsuak dira, gizarte gisa mundu osoan gainditu behar ditugun erronka handienetako batzuen inguruan kontzientziatzen laguntzen dutelako. Eta hori guztia prebentzioaren ikuspegitik, tolerantzia, errespetua eta integrazioa sustatuta.

Badakigu gai zaila dela; sakontasunez aztertu eta landu behar da, epe luzera, baina ziur gaude #GehiagoGara urrats sendoa dela bide horretatik.

Bat egin duten ministerio eta erakundeei buruz

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak eta, haren izenean, Immigrazioko eta Emigrazioko Estatu Idazkaritzak, Arrazismoaren eta Xenofobiaren Espainiako Behatokiaren (OBERAXE) bidez, arrazismoari eta xenofobiari buruzko informazioa biltzen eta aztertzen dute, haien egoera eta bilakaera ikusteko; tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa sustatzen dute; eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzen dute, baita erakunde publiko eta pribatu nazionalak eta nazioartekoak koordinatu ere.

«Arrazismoaren, arrazagatiko diskriminazioaren, xenofobiaren eta antzeko beste intolerantzia modu batzuen aurkako Gobernuaren estrategia osoa» prestatzeko lanak koordinatu zituen Ministerioak. Estrategia hori Ministroen Kontseiluak aztertu zuen, eta ekintza-esparru gisa balio die arrazismoa, xenofobia eta beste intolerantzia modu batzuk saihesten eta haien aurka borrokatzen diharduten eragile publiko eta pribatuei.

Orobat, Immigrazioko eta Emigrazioko Idazkaritza Nagusiak Botere Judizialarekin eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako ekintzak sustatzen diharduten Gobernuko beste ministerio batzuekin elkarlanean aritzeko oinarrizko hitzarmenaren Segimendu Batzordea koordinatzen du.

Espainia ordezkatzen du Oinarrizko Eskubideen Europako Agentzian (FRA), OSCEko Erakunde Demokratikoen eta Giza Eskubideen Bulegoan (ODHIR) eta Europako Batzordearen Goi Mailako Taldean. Azken horretan, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako enpresek (YouTube, Microsoft, Facebook eta Twitter) eta Europako Batzordeak sinatutako Jokabide Kodea Espainian ezartzearen segimendua koordinatzen du.

Justizia Ministerioa

Justizia Ministerioak gorrotoaren diskurtsoaren aurka borrokatzeko hartu duen konpromisoa Zigor Kodean eta beste lege garrantzitsu batzuetan egindako erreformaren ardatz garrantzitsuenetako bat izan da, eta horrek tipifikazio penalaren aitzin-aitzinean kokatu du Espainia gorroto-delituen aurkako borrokan.

Horretaz gain, Justizia Ministerioak, Nazioarteko Lankidetza Juridikoko eta Konfesioekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren eta Pluralismo y Convivencia Fundazioaren bidez, zeregin proaktiboa du erlijio-askatasuna sustatzen, konfesioekin elkarlanean, bereziki Espainian sustrai sakonak dituztenekin, betiere, aniztasun erlijiosoa normalizatzeko eta bizikidetza-esparru egoki bat sortzeko.

Bestalde, Justizia Ministerioak pertsona bat izendatu du informazioaren eta komunikazioaren teknologietako enpresek (YouTube, Microsoft, Facebook eta Twitter) Europako Batzordearekin sinatutako Jokabide Kodea egoki betetzen dutela ziurtatzeko. Jokabide-kode horrek Interneteko adierazpen terroristei eta gorrotoaren diskurtsoari kontra egitea du helburu.

CITCO

Indarkeriazko Erradikalizazioaren aurkako Plan Estrategiko Nazionala (PEN-LCRV). 2015ean onartu zen, eta Barne Arazoetako Ministerioak prestatu zuen, Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroaren (CITCO) bidez, ministerio guztiekin eta beste erakunde batzuekin batera.

Elkar errespetatzea eta ulertzea, era guztietako indarkeriazko erradikalismoak saihesteko, eta balioetan trebatzearen eta gizartea sentsibilizatzearen alde apustu egitea, bereziki talde ahulenetan arreta jarrita, besteak beste, gazteak.

Planaren esparruan, Indarkeriazko Erradikalizazioaren aurkako Talde Nazionala (GN-LCRV) sortu zen, PEN-LCRV ezartzeko eskumena duen organo nazional bakar gisa, eta CITCOk koordinatzen du, Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren (SES) bidez. Orobat, Indarkeriazko Erradikalizazioaren aurkako Tokiko Taldeak (GL-LCRV) sortzea aurreikusten du, era horretako indarkeriari lokalki eta diziplina anitzetatik aurre egin ahal izateko.

Plan osoa da, adostua eta eraginkorra, eta mota guztietako indarkeriazko erradikalismoak hartzen ditu kontuan, edozein dela ere erradikalizazio-prozesuen fasea. Hainbat toki eta garaitan aplikatzeko neurri zehatzak biltzen ditu. Moldaerraza da, sortzen diren beharretara egokitzen baita, eta arreta berezia eskaintzen die talde ahulenei.

INJUVE

Gazteriaren Institutua (INJUVE) Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren erakunde autonomo bat da, eta gure gizarteko bizikidetzan nagusi izan behar duten elkartasuna, aukera-berdintasuna eta desberdintasunarekiko errespetua gazteen artean sustatzea da haren lana. Bokazio hori programa eta ekintza ugarien bidez islatzen da INJUVEren jardueran, hala nola nazioarteko truke- eta mugikortasun-programak, gazteentzako informazioa, gazteen elkartegintzaren sustapena, eta autonomia-erkidegoetako gazteen erakundeekin, udalekin eta gazteen elkarteekin batera garatzen diren beste batzuk.

Indarkeriazko erradikalismoen eta gorrotoaren diskurtsoaren aurkako arlo zehatzean, INJUVEk Europako Kontseiluaren «No Hate» kanpaina sustatzen du Espainian, Interneten intolerantzia eta gorrotoaren diskurtsoa saihesteko. INJUVErekin batera, Espainiako Gazteriaren Kontseiluak (CJE) eta Movimiento contra la Intolerancia GKEak ere sustatzen dute kanpaina.

YouTube-ri buruz

Oro har, YouTube-ra kargatzen diren bideo guztiek komunitatearen arauak bete behar dituzte. Arau horietako batek debekatu egiten du indarkeriara bultzatu edo gorrotoaren diskurtsoa sustatzen duen, egile-eskubideak urratzen dituen edo biluztasuna erakusten duen edukia argitaratzea. Gidalerro horiek kontu handiz ezartzen dira; kasuz kasu aztertzen da komunitateak salatzen duen edukia, eta kendu egiten da gidalerroak betetzen ez dituena.

Horretaz gain, YouTube Kolaboratzaileak programari esker, erabiltzaile eta erakunde jakin batzuek aldi berean sala dezakete zenbait bideotako edukia. Erabiltzaile batzuek eduki desegokia erraz detektatzen dutela ikusi dugulako sortu zen programa (erabiltzaile horiek maiz salatzen zuten era horretako edukia, eta ezin hobeki ezagutzen zituzten YouTube-ren gidalerroak). Hortaz, bide errazago bat eskaini nahi izan zitzaien haiek ere zeregin hori modu masiboan egin ahal izateko eta, aldi berean, haien salaketei lehentasuna emateko.

Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko eta YouTube-n gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko hartzen ari garen bestelako neurriak ezagutzeko.

ideoetako iruzkinei ere aplikatzen zaizkie komunitateko arauak. Tresna horren bidez, erabiltzaileek iruzkin desegokien berri eman dezakete, bai haien bideoetan, bai hirugarrenen bideoetan egindakoen berri. Beste tresna batzuk ere badaude, bideo edo kanalen jabeek iruzkinak kudea ditzaten, hala nola haiek moderatu, iruzkin zehatzak ezabatu, edo, zuzenean, iruzkinak egiteko aukera desgaitu.

Gidalerro garbiak daude gorrotoaren diskurtsoaren aurka eta YouTube-n indarkeriara bultzatzen duen edukiaren aurka. Gidalerro horiek urratzen dituzten bideoak ezabatu egiten dira, salatu bezain laster. Horretaz haraindi, badakigu gorrotoa eta estremismoa saihesteko modurik onena elkarlanean aritzea dela. Hortaz, elkarrizketak egiten dira komunitateekin, gobernuekin eta beste talde batzuekin, mehatxu horiei aurre egiterakoan elkarrekin nola lan egin aztertzeko. Horren adibide dugu #GehiagoGara, «YouTube sortzaileak aldaketa sozialen alde» ekimen orokorraren barruan kokatzen den ekimena.

Kontuan izanda minutuko 480 ordu kargatzen direla YouTube-ra, ezinezkoa da eduki hori guztia ikustea plataformara kargatu aurretik. Metodorik eraginkorrena da mila milioi erabiltzailek baino gehiagok osatzen duten komunitatearengana jotzea eta haiei eskatzea ustez komunitatearen arauak urratzen dituen edukia sala dezatela. YouTube-k ahalik eta bizkorren aztertzen ditu salatzen diren bideoak, eta, ikusten badu gidalerroak urratzen dituztela, berehala ezabatzen ditu.

Oso kode zorrotza dago publizitateari dagokionez, eta bideo edo kanal jakin batean publizitatea eskaintzeari utz dakioke, bideo edo kanal horretako edukia iragarleentzat egokia ez dela ikusten bada.

Gorrotoaren diskurtsoari buruz

Pertsona bat edo pertsona talde bat gutxiestea, gorrotatzea edo iraintzea defendatzen edo sustatzen duten edo horretara bultzatzen duten adierazpenei esaten zaie, pertsona hori edo pertsona talde hori jazartzea, iraintzea edo mehatxatzea sustatzen dutenei, eta adierazpen modu horiek edonola justifikatzea sustatzen dutenei, baldin eta hori guztia ezaugarri pertsonal hauetako batean oinarrituta badago: arraza, kolorea, hizkuntza, erlijioa edo sinesmenak, nazionalitatea edo jatorri nazional edo etnikoa, etorkia, adina, ezintasuna, sexua, generoa, genero-identitatea eta sexu-orientazioa.

PEN-LCRV planaren helburu estrategikotik eta bertan ezarritako helburuetatik abiatuta, erradikalizazioa prozesu bat da. Haren bidez, banako batek portaera, ideia edo iritzi erradikal, muturreko edo zorrotza bereganatzen du, eta, ondorioz, jarrera intolerante edo muturreko batean finkatzen da. Horrela, indarkeriazko erradikalizazioak esan nahi du banakoa moralki indarkeria erabiltzea justifikatzen duten iritzi, ikuspegi eta ideiei atxikitzen zaiela, eta horrek ekintza terroristak egitera eraman dezakeela, Europako Batzordeak 2005ean emandako definizioak dioen bezala.

Erabiltzaileek era horretako portaerak ikusten dituztenean, salatu egin behar dituzte. Lehenik, eduki desegokia dagoela jakinarazi behar dute, azter dadin. YouTube-ren kasuan, oso erraza da edukia salatzea.
Kontu honen inguruan gogorarazi behar da Europako Batzordeak jokabide-kode bat sinatu duela informazioaren eta komunikazioaren teknologietako enpresekin (YouTube, Microsoft, Facebook eta Twitter), Interneten adierazpen terroristak eta gorrotoaren diskurtsoa desagerrarazteko; horretarako, herritarrek estremismoaren aurkako ikuspegi kritikoa izatea sustatzen da, bereziki gazteek.

Esteka honetan dago azalduta nola salatzen diren era horretako edukiak YouTube-n. Beste plataforma batzuetan, edukia salatzeko tresna propioak egon ohi dira.

Ekimeneko partaideak

Preguntas frecuentes |

Sobre la iniciativa

El odio y el radicalismo violento son dos de los retos más importantes a los que nos enfrentamos no solo en el ámbito europeo, sino a nivel mundial. El propio Consejo de Europa deja clara la necesidad y prioridad de los Estados miembros de adoptar las medidas oportunas para poner coto a estos fenómenos e iniciar caminos estratégicos comunes.

La campaña “Somos Más, contra el odio y el radicalismo” tiene precisamente este objetivo: prevenir y sensibilizar sobre el discurso del odio y la radicalización violenta y se realiza con la colaboración con: el Ministerio de Justicia; el Ministerio del Interior (Secretaría de Estado de Seguridad y CITCO); el Ministerio de Educación, Cultura y Deporte (CNIIE); el Ministerio de Empleo y Seguridad Social (Secretaría General de Inmigración y Emigración y OBERAXE); el Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad (Secretaría de Estado de Servicios Sociales e Igualdad), la Red Aware (Alliance of Women Against Radicalization and Extremism), FeSP-UGT a través de Aula Intercultural, la ONG Jóvenes y Desarrollo y Google, a través de la iniciativa global YouTube Creators for Change.

Somos Más se divide en 2 ejes de trabajo principales:

  1. Formación: talleres dirigidos a más de 28.000 chicos y chicas en escuelas y centros de todo el país que incluyen el desarrollo de material didáctico y juegos de rol para facilitar la comprensión por parte de alumnos, padres y profesores.
  2. Sensibilización: campaña de comunicación que incluirá, entre otras cosas, colaboraciones con creadores que ayudarán a amplificar mensajes positivos a través de sus vídeos a partir de 2018.

La campaña está dirigida principalmente a jóvenes de entre 14 y 20 años de edad de todo el país. Asimismo, en la página web del proyecto estarán disponibles gran variedad de materiales con el fin de alcanzar también a padres, tutores, escuelas y otros actores importantes en el ámbito educativo.

Queremos que todas las personas tengan la posibilidad de participar y expresar que, Somos Más contra el odio y el radicalismo. Para ello les invitamos a que representen el concepto de “Somos Más” a través del dibujo de un “ +1” en la palma de su mano y compartan su foto, vídeo o gif bajo el hashtag #yomesumo, o bien, hagan uso de los gifs y recursos ya disponibles en la web del proyecto para difundir el mensaje.

Esperamos que esta iniciativa tenga buena acogida por parte de la sociedad en general, además de los jóvenes (organizaciones, otras instituciones, expertos, etc) y sirva como vehículo de prevención y sensibilización ante retos globales tan importantes como el racismo, la xenofobia, la radicalización, el sexismo y la homofobia.

Creemos que estos creadores están sensibilizados y comprometidos en la lucha contra el discurso del odio y que, cada uno desde su lugar,  tienen mucho que aportar. Además, su participación será de gran ayuda a la hora de amplificar el mensaje a la sociedad, especialmente entre los más jóvenes.

La campaña Somos Más se realiza con la colaboración de YouTube, el Gobierno de España (específicamente a través del Ministerio de Justicia, el Ministerio del Interior (Secretaría de Estado de Seguridad y CITCO); el Ministerio de Educación, Cultura y Deporte (Centro Nacional de Innovación e Investigación Educativa); el Ministerio de Empleo y Seguridad Social (Secretaría General de Inmigración y Emigración y OBERAXE); y el Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad (Secretaría de Estado de Servicios Sociales e Igualdad, a través del Instituto de la Mujer y para la Igualdad de Oportunidades y de INJUVE); la Red Aware (Alliance of Women Against Radicalization and Extremism); FeSP-UGT (Aula Intercultural) y la ONG Jóvenes y Desarrollo.

Todas las partes implicadas han contribuido a la realización del proyecto. En lo que al aporte financiero se refiere, este proviene de YouTube y ha sido destinado al desarrollo de la identidad visual, contenidos y materiales de difusión de la campaña Somos Más.

No ofrecemos detalles de inversión realizada en este tipo de proyectos.

Todos los actores involucrados en Somos Más estamos comprometidos en la lucha contra el odio y la radicalización violenta y creemos que podemos cumplir un papel importante en la tarea de concienciar y sensibilizar a los jóvenes, con el fin de prevenir este tipo de fenómenos y promover una mayor tolerancia, respeto e integración en la red.

Creemos que este tipo de iniciativas son de fundamental importancia ya que ayudan a concienciar sobre algunos de los mayores retos que enfrentamos como sociedad a nivel mundial. Y ello desde un enfoque de prevención, fomentando la tolerancia, el respeto y la integración.

Somos conscientes de la complejidad de la materia, que requiere de un análisis y trabajo profundo, de gran alcance y a largo plazo, pero estamos convencidos que Somos Más es un paso firme en esa dirección.

Sobre los Ministerios y organizaciones implicadas

Ministerio de Empleo y Seguridad Social

El Ministerio de Empleo y Seguridad Social y en su nombre la Secretaría General de Inmigración y Emigración a través del Observatorio Español del Racismo y la Xenofobia (OBERAXE) ejerce las funciones de recopilación y análisis de la información sobre racismo y xenofobia para el conocimiento de la situación y su evolución; de promoción del principio de igualdad de trato y no discriminación y de lucha contra el racismo y la xenofobia y de coordinación y colaboración con organismos públicos y privados nacionales e internacionales.

Coordinó la elaboración de la “Estrategia Integral del Gobierno contra el racismo, la discriminación racial, la xenofobia y otras formas conexas de intolerancia” aprobada por el Consejo de Ministros y que sirve de marco de acción a los agentes públicos y privados vinculados con la prevención y lucha contra el racismo, la xenofobia y otras formas de intolerancia.

La Secretaria General de Inmigración y Emigración coordina además el Comité de Seguimiento del Convenio Marco de cooperación y colaboración interinstitucional con el Poder Judicial y otros ministerios del Gobierno implicados en la promoción de acciones contra el racismo y la xenofobia.

Representa a España en la Agencia Europea de Derechos Fundamentales (FRA), en la Oficina de Instituciones democráticas y Derechos Humanos (ODHIR) de la OSCE y en el Grupo de Alto Nivel de la Comisión Europea. En este último coordina el seguimiento de la implementación en España del Código de Conducta suscrito por las empresas de tecnologías de la información y de la comunicación (YouTube, Microsoft, Facebook y Twitter) y la Comisión Europea.

Ministerio de Justicia

El compromiso del Ministerio de Justicia en la lucha contra el discurso del odio, ha sido uno de los ejes destacados de la reforma operada en el Código Penal y otras leyes lo que ha situado a España a la vanguardia a nivel de tipificación penal en la lucha contra los delitos de odio.

Además, el Ministerio de Justicia, a través de la Dirección General de Cooperación Jurídica Internacional y Relaciones con las Confesiones así como por medio de la Fundación Pluralismo y Convivencia, asume un papel proactivo en la tarea de promover la libertad religiosa a través de la cooperación con las confesiones, especialmente aquellas con reconocimiento de notorio arraigo en España siempre orientando su labor a la normalización de la diversidad religiosa y a la creación de un adecuado marco de convivencia.

A su vez, el Ministerio de Justicia ha nombrado un punto de contacto para el seguimiento del adecuado cumplimiento por parte de las empresas de las tecnologías de la información y de la comunicación (YouTube, Microsoft, Facebook y Twitter) del Código de Conducta suscrito con la Comisión Europea y cuya finalidad es combatir la narrativa terrorista y el discurso del odio en Internet.

CITCO

El Plan Estratégico Nacional de Lucha contra la Radicalización Violenta (PEN-LCRV), aprobado en 2015, y que fue elaborado por el Ministerio del Interior, a través del Centro de Inteligencia contra el Terrorismo y el Crimen Organizado (CITCO) con la colaboración de todos los Ministerios, y otras Instituciones.

La búsqueda del respeto y del entendimiento común mediante la prevención de todos los tipos de radicalismo violento, y apostando por la formación en valores y la sensibilización de la sociedad, prestando especial atención a los colectivos vulnerables, como los jóvenes.

En el marco del Plan se creó el denominado Grupo Nacional de Lucha contra la Radicalización Violenta (GN-LCRV) como único órgano nacional competente en la implementación del PEN-LCRV, y coordinado por CITCO a través de la Secretaría de Estado de Seguridad (SES). Asimismo, contempla la creación de los Grupos Locales de Lucha contra la Radicalización Violenta (GL-LCRV) para abordar la prevención desde el ámbito local y bajo un prisma multidisciplinar.

Que es un Plan integral, consensuado, eficiente y que atiende a todos los tipos de radicalismos violentos, sea cual sea la fase en la que los procesos de radicalización se encuentren. Comprende medidas concretas para aplicar en diferentes espacios y tiempos. Es versátil, pues se adapta según las necesidades que surjan, y presta especial atención a los colectivos vulnerables.

INJUVE

El Instituto de la Juventud (INJUVE) es un organismo autónomo del Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad, cuya labor está orientada a la promoción entre la juventud de los distintos valores de solidaridad, igualdad de oportunidades y respeto a la diferencia que deben regir la convivencia en nuestra sociedad. Esta vocación está presente en la actividad del INJUVE a través de diferentes programas y actuaciones, como los programas de intercambios y movilidad internacional, información juvenil, promoción del asociacionismo juvenil y otros que se desarrollan en colaboración con los organismos de juventud de las CCAA, con ayuntamientos y con asociaciones juveniles.

En el terreno específico de la lucha contra los radicalismos violentos y el discurso de odio, el INJUVE viene impulsando en España la campaña del Consejo de Europa “No Hate”, de prevención de la intolerancia y del discurso de odio en Internet. Junto al INJUVE, colaboran como impulsores de la esta campaña el Consejo de la Juventud de España (CJE) y la ONG Movimiento contra la Intolerancia.

Sobre YouTube

En líneas generales, todos los vídeos que se suben a YouTube deben cumplir con las normas de la comunidad, que, entre otras cosas, prohíben contenido que incita a la violencia o promueve el discurso del odio, infringe derechos de autor o muestra desnudez explícita. Estas políticas se implementan con sumo cuidado, revisando el contenido que es notificado por la comunidad caso a caso y retirando el contenido que no cumple las políticas. Adicionalmente, el programa YouTube Contributors permite a determinados usuarios y organizaciones denunciar el contenido de varios videos a la vez. Este programa se creó porque hemos notado que ciertos usuarios son muy buenos identificando contenido inapropiado — solían denunciarlo de forma habitual y conocían perfectamente la política de YouTube a la hora de hacerlo– así que se decidió proporcionarles una forma más fácil para que ellos puedan realizar esta tarea de forma masiva y, al mismo tiempo, poder priorizar sus denuncias.

Para ampliar esta información y conocer otras medidas que estamos tomando para combatir el discurso del odio en YouTube haz clic aquí.

Las normas de la comunidad también son extensivas a los comentarios en los vídeos. Los usuarios pueden notificar comentarios inapropiados tanto en sus propios vídeos como en vídeos de terceros a través de esta herramienta. Se ofrecen también herramientas para que los propietarios de un vídeo o canal puedan administrar los comentarios, ya sea moderándolos, eliminando comentarios puntuales o directamente inhabilitando la opción de hacer comentarios.

Existen políticas claras para luchar contra el discurso del odio y contra el contenido que incite a la violencia en YouTube. Se eliminan los videos que violan dichas políticas en cuanto son denunciados. Más allá de esto, sabemos que la mejor manera de prevenir el odio y el extremismo es trabajando de forma colaborativa, por lo que se mantienen conversaciones frecuentes con comunidades, gobiernos y otros grupos para valorar cómo poder trabajar conjuntamente a la hora de combatir estas amenazas. Somos Más, una iniciativa que se enmarca dentro de la iniciativa global YouTube Creators for Change, es ejemplo de ello.

Teniendo en cuenta que se suben a YouTube 480 horas de vídeo por minuto, es imposible pre-visualizar todo ese contenido antes de que esté disponible en la plataforma. El método más efectivo es apelar a la comunidad de más de mil millones de usuarios y se cuenta con ellos para denunciar el contenido que consideren viola las normas de la comunidad. Por parte de YouTube, se revisan lo más rápido posible los vídeos que son denunciados y si efectivamente, se encuentran evidencias de que violan las políticas, se eliminan de forma inmediata.

Existe un código muy estricto en cuanto a publicidad se refiere y se puede dejar de servir publicidad en un determinado vídeo o canal si se considera que el contenido de los mismos no es apropiado para nuestros anunciantes.

Sobre el discurso del odio

Difusión de expresiones que propugnen, promuevan o inciten el menosprecio, odio o difamación de una persona o grupo de personas así como cualquier acoso, insulto o amenaza de dicha persona o personas y cualquier justificación de todas esas formas de expresión que esté basada, entre otras características personales, por la raza, el color, el idioma, la religión o creencias, nacionalidad u origen nacional o étnico, así como su ascendencia, edad, discapacidad, sexo, género, identidad de género y orientación sexual.

Partiendo del objetivo estratégico y fines marcados en el PEN-LCRV, la radicalización se concibe como aquel proceso en virtud del cual un individuo asume un comportamiento, idea u opinión, que tome carácter radical, extremista o inflexible, lo que implica afianzarse en una postura extrema o intolerante. De esta forma, por radicalización violenta, debemos entender que se trata de aquel fenómeno en virtud del cual los individuos se adhieren a opiniones, puntos de vista e ideas que justifican utilitaria y moralmente la violencia, pudiendo llevarles a cometer actos terroristas, tal y como recoge la definición adoptada por la Comisión Europea en el año 2005.

Cuando los usuarios observan este tipo de comportamientos, hay que denunciarlos. En primera instancia, deben notificar la existencia de contenido inapropiado para que pueda ser objeto de revisión. En el caso de YouTube la denuncia de contenido es muy sencillo. En este marco, conviene recordar que la Comisión Europea ha firmado un Código de Conducta con empresas de las tecnologías de la información y de la comunicación (YouTube, Microsoft, Facebook y Twitter), para combatir la narrativa terrorista y el discurso del odio en Internet, fomentando una visión crítica de los ciudadanos contra el extremismo, especialmente entre los jóvenes.

El proceso para denunciar este tipo de contenidos en YouTube se describe en este enlace. En el caso de otras plataformas, suelen contar con sus propios mecanismos de denuncia.

Participantes en la iniciativa