Egin bat #SomosMás mugimenduarekin
Interneten nagusi den gorrotoaren diskurtsoarekiko sentsibilizatzeko eta hura saihesteko ekimena
Gure hezkuntza-proiektuak errespetua, tolerantzia eta aniztasuna ditu helburu. Ezagutu hobeto mugimendua eta haren protagonistak.
Egin bat |
Gorrotoaren eta erradikalismoaren aurka, #SomosMás. Ezagutarazi ekimena eta, haren alde, egin bat #DaleLaVuelta erronkarekin.
Nola? |
* Lehiaketa Espainian bizi diren 14 eta 20 urte arteko gazteei zuzendua dago.
#SomosMás
Teknologia berriek eta sare sozialek askatasun handiagoa ematen dute zer ikusi, zer irakurri eta zer entzun aukeratzerakoan. Funtsezkoa da gorrotoaren diskurtsoaren aurka heztea, bereziki nerabezaroan. Hori dela eta, jende gehiago erakarri nahi dugu (irakasleak, erakundeak, tutoreak, gurasoak, begiraleak…), gorrotoaren diskurtsoarekiko eta indarkeriazko erradikalizazioarekiko sentsibiliza dezaten eta haiek saihets ditzaten.
Orain arteko emaitzak |
Aurten, are gehiago gara (#SomosMás); enbaxadore hauek dagoeneko egin dute bat. Eta zuk? |
Natural Beauty Chick
«Desberdinak diren horiek dira inolaz ere aldatu behar ez dutenak»
Ohh My Heaven
«Inspirazioa pizten duten edukiak sortzen ditugu, zure bertsiorik onena izan zaitezen»
Tinenqa
«Desberdin izateak berezi egiten zaitu, ez utzi inork kontrakorik esan diezazun»
Vvisual Politik
«Tolerantziarik ezaren aurkako erremediorik onena informazioa da»
Celopan
«Trata itzazu gainerakoak gainerakoek zu tratatzea gustatuko litzaizukeen moduan»
Patry Jordán
«Bakarrik azkarrago iritsiko gara agian, baina elkarrekin urrunago iritsiko gara»
Egin bat hezkuntzarekin |
Interneteko gorrotoaren eta arrazismoaren aurkako prestakuntzan beste urrats bat egin nahi duen irakasle, guraso, tutore edo begirale bat bazara, hezkuntza-materiala eskaintzen dizugu ekimenari ahotsa jar diezaiozun.